Xaflatan zein solomatan moztuko dugu legatz,gustuaren arabera.
Zartagin bat prestatu olio nahikorekin eta sutan jarri.
Bitartean legatz zatiak gatzatu;ondoren irina eta arrautzetatik pasatu;frijitzerakoan kontuan eduki behar dugu olioaren temperatura, kanpokoa ez erre eta barrualdea gordinik ez gelditzearren.
Hau guztia egina,frijitutako zatiak paper xurgagarri duen plaka batean ipiniko ditugu,soberan duten koipea kentzeko.
Hornidura gisa limoi apainduak eta tartara saltsa ipini ahal diogu plater honi.
Lagundu letxuga entsalada txiki batekin eta tipularekin edo tipuletarekin