24/02/2024
glutena
sulfitoak
PLATEREZTATU:
Zerbitzuan txarri hanka 3 zatitan moztu eta itsasgaitza den zartagin oso bero batean gorritu bi aldeetatik eta inguruan ere (egin leike osorik eta gero moztu ere). Labean sartu 5 minutu inguru. Plater laukizuzenean bizkaitar beroarekin marra bat egin. Honen luzeeran txarri hanka zatiak jarri, alboan txitxirio pure beroarekin egindako kenefa bat eta boilur saltsa irakin eta gurinarekin gorputza eta disdira eman. Saltsatu txarri hankak eta gainean perrexil frijitua jarri bolumena emateko. Perrexil txikituaz hautseztatu.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.