Pasta ingeles erara egosi; bere puntuan dagoenean atera, freskatu eta azpiletan jarri. Olio pixka bat errantsi itsas ez dadin.
Arrautzak egosi marmita batean ur hotzetatik abiatuta; gatza eta ozpin txorrotada bat bota. Irakitzen hasten denean utzi egosten 10 minutuz, freskatu eta zuritu. Paisanan moztu jarraian.
Zartagin batean txorizoa eta hirugiharra jarri olio pixka batekin pixka bat gorritzen diren arte.